XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guretzat ez zen izaten ederra jorratzen; lan txarra.

Eta atera eta entregatzen, berriz, jela izaten zen eta hotzak gorriak ikusten genituen.

Lur eta guzti ateratzen zen. Bi gurditan eramaten zen kamioira.

Han biak batera bota behar, eta lur busti hura dena hurrengo goizean jelatuta egoten zen.

Han ikusten ziren gorriak batetik bestera pasatzen, estaziora eramateko.

Gero estaziora eraman eta han pisatu. Bere lur da guzti izaten zen, eta erremolatxa-jabeak garbiena botatzen zuen, eta fabrikak, berriz, zikinena.

Zesto handi bat bete zen. Hala, hura pisatu. Hark ehuneko zenbat galtzen zuen, handik kontuak ateratzen ziren eta kito.

Ostegunetan egiten zen feria, eta Gasteiza joaten ginen askotan, zerbait saltzera, nagusiarekin.

Idiak eta gurdia hartu, eta garia, baba, oloa edo zerbait izango zen.

Han hamaiketako piska bat ere izaten zen. Orduan nagusia eta biok bapo.